XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Deialdi horretan iragarriko zaie, bide batez, pedagogi proiektuak, programazio didaktikoak, curriculumaren egokitzapenak eta orientabide-planak noiz eta non aurkeztu behar dituzten.

7.1.2. Epaimahaiaren aurreko iharduteari hasiera eman ondoren, probak egiten ari diren tokietan eman beharko ditu epaimahaiak lehiatzaileentzako hurrengo deiak, proba horiek hasi baino hogeitalau ordu lehenago.

7.1.3. Epaimahai bakoitzaren aurreko lehiatzaileen ihardute-hurrenkera alfabetoaren arabera hasiko da, deialdi honetako 6.2. oinarrian aipatzen den jendaurreko zozketan aukeratua gertatzen den hizkiaz hasten den lehenengo deitura dutenetik.

Adierazitako hizkiaz hasten den lehenengo deiturarik duen lehiatzailerik ez duten epaimahaiek hurrengo hizki eta hizkien bidez emango diote hasiera ihardute-hurrenkerari.

7.1.4. Epaimahaikideek edozein unetan eskatu ahal izango diete lehiatzaileei beren nortasuna egiazta dezaten.

7.1.5. Hautaketa-prozesuaren edozein unetan, epaimahaiek lehiatzaileetako bat deialdi honek eskatzen dituen baldintzetako baten jabe ez dela jakingo balute, interesdunari entzun ondoren, Langilegoaren Kudeaketako Zuzendaritzari bazter utz dezan eskatu beharko diote, eta, halaber, hautaprobetarako onarpen-eskabidean lehiatzaileak aurkeztu dituen zehazkabetasun eta faltsukeriak jakinaraziko dizkiote, bidezko diren ondorioetarako.

Bazter uztea erabakitzen duen Langilegoaren Kudeaketako zuzendariaren erabakiarean aurka, lehiatzaileak hilabeteko epean errekurtso arrunta jarri ahal izango du Hezkuntza Administraziorako sailburuordearen aurrean.

7.2. Lehiaketa-aldia: merezimenduen balioespena.

Merezimenduak balioesteko, deialdi honetako II. eraskin gisa eransten den balio taulen arabera, balio-taula horietan adierazten diren egiaztagiriak gehituko dizkiete eskabideei lehiatzaileek, eta ulertuko da, eskabidea aurkezteko epearen barruan, aipatutako eraskinean zehazten diren agirien bidez behar bezala alegatu eta justifikatu diren merezimenduak bakarrik balioetsiko direla.

7.3. Oposizio-aldia

Didaktika eta curriculumari buruzko proba bat egitea izango da oposizio-aldia.

Proba horrek bi zati izango ditu:

7.3.1. Maisu-maistren Kidegora sartu nahi duen irakasleentzat.

7.3.1.1. Maisu-maistren Kidegoan edozein espezialitateren bidez sartzeko, Senbadidezko Pedagogia/Aholkulari espezialitateen bidez izan ezik:

a) Pedagogia- eta didaktika-proiektu bat aurkeztea eta azaltzea, ondorengo ziklo hauen irakaskuntzari buruzkoa: haur-hezkuntzako 2. zikloa, lehen hezkuntzako 1. zikloa, lehen hezkuntzako 2. zikloa, OHOko bigarren etapa.